Kronikara bisita ikasleek, Aratzetik eta Institututik

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 29a, 00:00

Aratzeko 19 ikasle eta irakasleak Kronika bana eraman zuten.

Institutuko ikasleen eta Aratz Ikastolako ikasleen bisita izan zuen Kronikak apirilean zehar. Batxilerogoko bigarren mailako 10 ikasle inguru izan ziren bertan irakaslearekin, eta Aratz ikastolako 10 urteko 19 ikasle izan ziren, hauek ere irakaslearekin. Kronikaren jarduna nolakoa den ezagutu zuten. Egunkariaren ibilbidea eta nondik norakoak bertatik bertara bizitzeko aukera izan zuten ikasleek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!