Aratz Ikastolako LH4ko ikasleek, janari bilketa solidarioa egingo dute gaurtik aurrera, Elkano kaleko Eroski supermerkatuan. Ikasleak proiektu bat egiten ari dira, beharra duten pertsonei laguntzeko. Proiektu hau Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin elkarlanean landuko dute, eta horretarako, bost eguneko elikagai bilketa solidarioa egingo dute, gaurtik maiatzaren 3ra arte. Eraman beharreko elikagaiak honakoak dira: azukrea, gailetak, hauts kakaoa, olioa, pardelak, umeentzako janaria eta kontserbak.