Hernaniko neska jubenilek gaur Espainiako finala jokatuko dute Galizian

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 28a, 09:22

Albiste bikainak heldu ziren atzo Galizian,A Pobra do Caramiñalen, jokatzen ari diren Espainiako Batel txapelketatik.

Hernaniko Arraun Elkarteko neska jubenilek, bere tanda irabazita, finalerako txartela lortu zuten. Helburua lortua! Halere, gaur, beti bezala guztia ematera irtengo dira, eta ea zer gertatzen den.

Robaleira, Tolosaldea, Camargo eta Planchada izango dituzte aurkari Araitz Irurrieta, Eider Elosegi, Intza Arregi eta Olaz Pagolak, Naia Peñagarikano patroiaren gidaritzapean. 

Gaur, eguerdiko 12:30etatik aurrera, finala jokatuko dute, eta ondorengo YouTubeko esketan zuzen-zuzenean ikusi ahal izango da:

 

CAMPEONATOS DE ESPAÑA DE BATELES 2024 (youtube.com)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!