Museoa esperientzia kulturalen gune

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 28a, 00:00

Chillida Lekuk Landscape Together aurkeztu du, Europa Creativak finantzatutako kooperazio eta esperientzia kulturalen trukerako europar proiektua. Atzo hasi eta bihar arte, museoak tokiko artistek eta haien bitartekaritza-taldeak emango dituzten tailerrak eta jarduerak hartuko ditu, artearen eta naturaren harremanaren inguruan eta arteak lurraldea eraldatzeko duen gaitasunaren inguruan hausnartzera bideratuta. Gaur goizean, Portugaleko Kultur Zentro Nazionalak antolatutako 40 lagunen bisita izango da museoan, eta, arratsaldean, Haizearen Orrazian izango da, Haizearen Soinua izeneko jarduera parte-hartzailea. Biharko jardunaldia tokiko eskolei eta izaera sozialeko erakundeei zuzenduta egongo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!