Hernaniko neska seniorrek, Toloboleiren aurka jokatuko dute gaur arratsaldeko 17:30etan, Tolosako kiroldegian. Mutil seniorrek, berriz, Gipuzkoako Kopa izango dute jokoan eta etxean jokatuko dute bihar, goizeko 09:00etan, Zarautzeko Aidean Zarautz taldearen aurka. Ipar Ttitanak, Volley Champagne, Arizmendi eta Bera Bera taldeek ere hartuko dute parte Gipuzkoako Kopan, eta bihar bertan jokatuko dira finalaurrekoak eta finala.