Gaur arratsaldeko 19:00etan, Elkartruke kontzertua eskainiko dute Hernaniko Dakapo abesbatzak eta Hernaniko akordeoi orkestrak, Cerverako abesbatzarekin, eta gitarra eta akordeoi taldeekin batera, Milagrosan. Sekulako errepertorioa prestatu dute gaurko emanaldirako: Cerverako gitarra taldeak eskainiko ditu, besteak beste, James Bond eta La Vida es bella abestiak; Hernaniko Dakapo abesbatzak Cerverako abesbatzarekin batera abestuko du jarraian, eta tartean kantuko dituzte Ave Maris Stella eta Nunc Dimitis. Hernaniko eta Cerverako akordeoi taldeek bat egingo dute, eta eskainiko dituzte besteak beste, My favourite thing eta Bola de dragon.
Emanaldiari amaiera emateko, Elkartruke kontzertuan parte hartuko duten talde guztiek, I'm Still Standing abestia interpretatuko dute, Amaia Aldalurren, Marisabel Insaustiren, Jordi Castelláren, Xavier Gómez eta Sónia Peiróren zuzendaritzapean, eta abesti honekin emango diote amaiera Milagrosan eskainiko duten emanaldiari.