Bizipozez zipriztinduko dira gaurkoan, herriko txokoak

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 27a, 00:00

Goizeko 10:30etatik arratsaldera bitartean izango da 'Bizipoza Jaia'.

Iritsi da askok esperotako egun haundia. Gaur ospatuko da Bizipoza elkarteak antolatutako egitasmo erraldoia, eta herriko zenbait txoko hartuko ditu. 'Bizipoza jaia' gaur ospatuko bada ere, atzo hasi zituzten beroketa lanak. Izan ere, 'Badator Bizipoza Jaia!' ekimena prestatu zuten Hernaniko ikastetxeek, ekimenari ongi etorria emateko. 

Bizipoza osatzen duten 38 elkarteek eta herriko eragileak aritu dira Bizipoza Jaiaren antolaketan buru-belarri, eta egun osoko egitarau oparoa prestatu dute goizetik arratsaldera bitarte. Hiru gune nagusitan banatuko dute Bizipoza Jaia; hala nola, Astegindegin, Urbieta Kalean eta Biteriko plazan. Hiru gunetan, gozamenerako prestatutako jarduerak egingo dituzte; besteak beste, Bizipoza elkarteen guneak egongo dira goizeko 10:30etatik 14:30etara Atsegindegin, Go!azeneko lagunek ere ikuskizuna eskainiko dute goizeko 11:00etan, eta jarraian, Hernaniko erraldoi eta buruhaundien konpartsari egingo zaio lekua. Ttarla dantza taldeak ere emanaldia eskainiko du, eta eguerdiko 12:45etarako berriz, Bizipozako elkarteei eskertza eta aitortza ekitaldia antolatu dute. Hartubol erakustaldiaz gozatzeko aukera izango du bertaratzen denak herriko helduen eskutik, Urbietan eta arratsaldean meriendarako tartea ere egongo da, 17:30etan, Atsegindegin.

BIZIPOZA JAIA GAUR

ATSEGINDEGIN

10:30-14:30, Bizipozako elkarteen gunea

10:30-14:30, Bizipoza jolasa

10:30-14:30, 'Euskal tonbola', Dobera Euskara Elkartearen eskutik

11:00, 'Go!azen'eko lagunen ikuskizuna

11:30, Hernaniko erraldoi eta buruhandien konpartsa, herrian zehar

11:45, Ttarla dantza taldearen emanaldia

12:30, Hernaniko Musika Eskolako trikitilariak, herrian zehar

12:45, Bizipozako elkarteei eskertza eta aitortza ekitaldia

13:30-15:30, Paella jatea, Pausoka Elkartearen eskutik

16:00, Zapotxin, Porrotx eta Marimototsekin irri, kantu eta dantza

17:30, Merienda

18:00, Itzal taldearekin erromeria

URBIETA KALEAN

10:30-14:30, Kanika Aisialdi Taldearen, Aratz Ikastolaren eta Gaztelekuaren haurrentzako tailerren gunea

12:00, Hernaniko Boleibol Taldearen hartubol erakustaldia

BITERIKO PLAZAN

10:30-14:30, Bizipozako elkarteen tailerrak

12:15-14:30, Hernani Burujaberen Altxorraren Bila.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!