Bizipoza Jaia ospatuko dute bihar, motorrak gaur berotu ondoren

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 26a, 00:00

Porrotx eta Zapotxin pailazoek ez dute hutsik egingo Bizipoza Jaian.

Egun osoko festa prestatu dute biharko, eta herriko ikasleek iragarriko dute gaur, 15:15etan Plazan.

Bizipoza Jaia ospatuko dute bihar Hernanin, egun osoko egitarauarekin, Bizipoza osatzen duten elkarteek eta Hernaniko eragile askok antolatuta. Festak Atsegindegi eta inguruak hartuko ditu, 10:30etan hasita, ekintza sorta oparoarekin: jolasak, tonbola, tailerrak, 'Go!azen'eko aktoreen edota Zapotxin, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizunak, paella jatea, erromeria...

Horri begira, gaur berotuko dituzte motorrak. Izan ere, arratsaldeko 15:15etan jarri dute hitzordua Plazan, eta Hernaniko ikastetxeetako ikasleek iragarriko dute jaia bertan.

Bestalde, Bizipoza elkarteak jakinarazi du, biharko festarako boluntarioak behar dituztela, tailerretan, zebrabideak zain­tzen, muntaketan eta desmuntake­tan... Laguntzeko prest daudenek, markel@bizipoza.eus helbide elektronikora idatzi dezakete. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!