Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan Olagarrua antzezlana eskainiko dute gaur, 19:30etan, Biterin. Euskeraz izango da, eta sarrerak 5 euro balio du. Antzezlanean hiru emakume, erruarekin jolasean, olagarroaren eta gizakien munduak nahastuz, erroak eta erruak korapilatuz, itsas azpian eta lur gainean biziraun nahian dabiltza.