Kaxkoko bizilagunei deia luzatu diete Hernani Burujabetik, gaur Biterin egingo den batzarrean parte hartzeko. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da bilera, eta bertan, helburua da Hernani Burujabe ezagutzera ematea. Auzoz auzo ari dira bilerak egiten horretarako. Izan ere, Hernani Burujabe bere osotasunean azaldu nahi dute, herritarrek ikus dezaten haien egunerokoan nola eragin dezakeen. Etorkizuneko lehentasunak planifikatzeko eta proiektuak herritarrekin lotzeko diagnostiko bat osatu nahi dute, lehentasun horiek herritarren beharretatik abiatutakoak izan behar dutelako.
Interesa izan baina deialdi horretara joan ezin duenak, beste auzoetan egingo den batzarretara joateko aukera dauka.
Ordu erdi lehenago, agerraldia
Hernani Burujabek, Kaxkoko bizilagunekin bildu aurretik, agerraldia egingo du 18:00etan, Biteri aurrean; eguraldi txarra egingo balu, Atsegindegin izango da.