Eltzekoa talde herritarra aurkeztuko du Hernaniko Burujabeko Zaintza mahaiak bihar 11:30etatik aurrera Atsegindegin. Datozen hilabeteetan auzo batzuetan antolatuko dituzten Eltzekadak egitasmoa ere bertan aurkeztu dute. Eltzekadak auzokideen arteko harremanak sustatzeko ekintzak dira, elkar ezagutu, ondo pasa eta elkar zaintzeko helburua dutenak. 10:30etan Atsegindegitik abiatu eta azokan informazioa banatzen aritu ostean, 11:30etan Eltzekoa zaintza talde herritarra aurkeztuko dute. Ondoren, 12:00ak aldera, salda eskainiko diete bertaratutakoei.