Larunbatean izango da Bizipoza egitasmoaren festa haundia, baina bezperan hasiko dituzte beroketa lanak. Izan ere, Badator Bizipoza Jaia! ekimena prestatu dute, Hernaniko ikastetxeen eskutik, hilaren 26rako, ostiralerako. Plazan elkartuko dira horretarako, arratsaldeko 15:15etan.
Biharamunean, berriz, Atsegindegi, Urbieta kalea eta Biteriko plaza izango dira inklusioaren erdigune. Denetik izango da horietan: elkarteen jardunaren berri emateko gunea, jolasak, tonbola, 'Go!azen'eko lagunen ikuskizuna, musika, dantza, paella jatea, pailazoen emanaldia, erromeria, hartubol erakustaldia... Bizipoza osatzen duten 38 elkarteek eta herriko hainbat eragilek egin dute bat jaiaren antolaketan.