Sanjoanak iragartzeko kartela aukeratzeko bozketa herrikoia ireki da. Guztira, 27 kartel jaso ditu Kultura sailak aurtengo herriko festak iragartzeko. Sanjoanetako Jai Batzordeko eragileek horien artean lau aukeratu dituzte eta horien arteko batek iragarriko ditu Sanjoanak.
Bozkatzeko epea maiatzaren 3ra arte egongo da. Horretarako, bi aukera daude: online https://acortar.link/NjmxLw estekan edo Biterin, aurrez aurre. Hernaniar bakoitzak bozka bakarra eman ahal izango du. Maiatzaren 10ean ezagutuko da irabazlea eta 700 euroko saria jasoko du: erdia esku-dirutan eta beste erdia bonotan, Berriak-eko dendetan erabiltzeko.