Hernaniko mendizale bat, 38 urteko Iker Santos Indakoetxea, hil zen igandean Aiako Harrian, Lesakako udalerrian, 10 metrotik erori eta gero. Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Erreskate Teknikoko Taldeko kideek gorpua erreskatatu zuten. Eguerdian, 13:00etan gertatu zen istripua.
Foruzaingoko Polizia Judizialeko agenteak ere bertaratu ziren, Esku-hartze Berezietako Taldeko eginbideez eta kideez arduratzeko. Hildako mendizalearen gorpua Auzitegi Medikuntzako eta Auzitegi Zientzietako Nafarroako Institutura eraman zuten, autopsia egiteko.