Asteburu honetan, bailarako talde nagusietan, mutilen bi taldeek etxean jokatu zuten, eta neskek, berriz, kanpoan. Hernaniko Ohorezko Erregional mutilen taldeak Oiartzunen aurka 1-1 berdindu zuen, eta neskek ere, bide beretik, Pauldarrak taldearen aurka berdindu zuten: 0-0. Mundarroko mutil nagusiek ordea, 3-1eko garaipena lortu zuten, Ostadar mendean hartuz.