38 urteko mendizale hernaniar bat hil zen atzo Aiako Harrian

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 22a, 09:26

Iker Santos Indakoetxea 10 metrotik erori zen eta gorpua suhiltzaileek erreskatatu behar izan zuten.

Hernaniko mendizale bat, 38 urteko Iker Santos Indakoetxea, hil zen atzo Aiako Harrian, Lesakako udalerrian, 10 metrotik erori eta gero. Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Erreskate Teknikoko Taldeko kideek gorpua erreskatatu zuten.

Foruzaingoko Polizia Judizialeko agenteak ere bertaratu ziren, Esku-hartze Berezietako Taldeko eginbideez eta kideez arduratzeko. Hildako mendizalearen gorpua Auzitegi Medikuntzako eta Auzitegi Zientzietako Nafarroako Institutura eraman zuten, autopsia egiteko.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!