Aste honetan izango dira apirileko bi literatur solasaldiak, Biteriko Udal Liburutegian. Bihar egingo dute euskerazkoa, asteartez, arratsaldeko 19:00etan hasita. Olatz Mitxelena idazle oiartzuarraren 'Arrain hezur bat eztarrian' liburua izango dute hizpide oraingoan, Ane Mayozek gidatuta. Hurrengo egunean, berriz, gaztelaniazko literatur solasaldia egingo dute, asteazkenean. Sara Mesaren 'Un amor' liburuaz ariko dira, 19:00etan, Slawka Grabowskak gidatuta.