Azken orduko ezustekorik ezean, Joxe Kurutz Elosegi Estebezek jarraituko du izaten Hernani Club de Rugby Elkarteko lehendakari. Joan den ostegunean, apirilaren 18an, bukatu zen lehendakaritzarako hautagaitzak aurkezteko epea, eta Elosegirena izan da aurkeztutako bakarra.
Hautagaitza hori baliozkotzat emanda, sei egun naturaleko epea zabaldu du hauteskunde batzordeak, erreklamazioak aurkezteko. Ostegunera arte izango da horretarako aukera, apirilaren 25era arte. Behin epea igarota, erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz, Joxe Kurutz Elosegi izendatuko lukete lehendakari, berriro ere.
Bere izendapena berretsiko lukete maiatzaren 4an, horretarako deitutako batzarrean.