Atzotik Erdi Aroko Azokak hartuko ditu Kaxkoko kaleak, eta bihar arte, dozenaka postuz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. 80 baino postu gehiago izango dira herriko kaleetan.
Artisauen postu ugari jarri dituzte, besteak beste, bitxigintza, kosmetika naturala, larrua eta zeramika. Hainbat elikadura postu ere izango dira, hestebeteekin, goxokiekin edota produktu garrapinatuekin; eta gune arabiar bat ere bai.
Postuez gain, ekintza ugari antolatu dira astebururako; hala nola, ipuin kontaketa saioak, musika, artisau tailerrak, jolasak, kalejirak, antzerki eta su ikuskizunak...
Gaur eta bihar postuak zabalik egongo dira, 11:00etatik 22:00etara. 15:00ak eta 17:00ak bitartean itxi egingo dituzte artisautza postuak, baina taberna zabalik egongo da.
GAUR 10:30, Desfile orokorra 11:00, Merkatuaren irekiera. Haurrentzako gunea eta artisau tailerrak. 11:00, 12:30, 14:30, 17:00, 18:30 eta 20:30, Al Maram taldea 11:30, 13:30, 17:30 eta 19:00, 12:00, 13:30, 17:15, 18:15 12:45, 14:15 eta 17:30, Tinglao kale antzerkia 13:30 eta 18:00, Urna Regnum taldeko borrokalariak, Plazan 17:00, Haurrentzako gunea eta artisau tailerrak 18:30, Ohiko ipuinak, Plazan 19:00, El Tinglaoren kale ikuskizuna, Plazan 20:30, El Tinglaoren su ikuskizuna, Plazan
BIHAR 11:00, Merkatuaren irekiera. Haurrentzako gunea eta artisau tailerrak. 11:00, 12:30, 14:30, 17:00, 18:30 eta 20:00, Al Maram taldearekin musika eta dantza 11:30, 13:30, 17:30 eta 19:30, 12:00, 13:30, 17:15, 18:15 12:45, 14:15 eta 17:30, 13:30 eta 18:00, Urna Regnum taldeko borrokalariak, Plazan 17:00, Haurrentzako gunea eta artisau tailerrak 18:30, Ohiko ipuinak 19:00, El Tinglaoren kale ikuskizuna, Plazan 20:30, Merkatuaren bukaera |