Kanpainaren amaiera gaur, EH Bilduk

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 19a, 00:00

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da kanpaina amaiera ekitaldia, Garinen.

EH Bilduk Hernaniko kanpainaren azken ekitaldia antolatu du gaurko, «igandean egingo diren hauteskunde autonomikoei begira». Izan ere, «Hernanin eta Gipuzkoan ez ezik, EAEn ere lehen indarra izatea du helburu, gobernatzeko ardura bere gain hartzeko itxaropenarekin», azaldu dute.

Joan den igandeko Tilosetako ekitaldia ekarri dute gogora: «Arkaitz Rodriguez EH Bilduko legebiltzarkide eta Sortuko idazkari nagusia eta Nerea Kortajarena Gipuzkoako zerrendaburua bertan zirela, formazio soberanistak hauteskunde kanpainari amaiera emango dio, ezkerreko pertsona guztiei, independentistei, feministei, euskaldunei, gazteei, nagusiei... irekitako festa txiki batekin».

Eta gaur kanpainaren amaiera ekitaldia egingo dute Garin Herriko tabernan, arratsaldeko 19:30etan hasita, «lunch txiki bat izango da, musikaz girotuta eta edaririk ez da faltako». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!