Euskadiko txapeldun, Hernaniko infantilak

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 19a, 00:00
Oier, Aiur, Jare eta Mara

Mara Roman, Jara Huegun eta Aiur Betelu Infantil mailako Espainiako txapelketara sailkatu dira. 

Igandean, Euskadiko eskolarteko kirol jokoak jokatu ziren, Erandioko Altzaga kiroldegian, eta bertan izan ziren Hernaniko judokak. Infantilek emaitza ederrak lortu zituzten, eta lortutako garaipena da horren erakusle, euskadiko txapeldun geratu baitziren hiru judoka hernaniar: Mara Roman (-40 kg kategorian), Jara Huegun (-57kg kategorian), eta Aiur Betelu (-60 kg kategorian). 

Oier Gainza, berriz, txapeldunorde gelditu zen -66kg kategorian; Irati Ibeasek, berriz, hirugarren postuari eutsi zion, -70 kg kategorian, kadete mailan. 

Infantilek lortutako emaitzekin, apirilaren 28an Iruñean jokatuko den Infantil mailako Espainiako Txapelketan hartuko dute parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!