Lantegi berria inauguratu zuen atzo Couth konpainiak, Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 19a, 00:00
Tapia, Erdozia, Mendoza, P. 'Buck', Lertxundi eta Hernaez atzo, Couhten

Bertan izan ziren Eider Mendoza, Leonard P., Jose Antonio Erdozia, Arantxa Tapia, Xabier Lertxundi eta Estibaliz Hernaez.

Couth konpainia Gipuzkoa trazabilitate industrialeko soluzioetan eta ikuspen artifizial adimenduneko sistemetan espezializatuta dago. Guztira 66 herrialdetan dago presente eta atzo goizean inauguratu zuen ofizialki bere egoitza nagusia, Galarretan kokatutako Euskadiko Parke Teknologikoaren Campusean. Eraikin berriak 5.500 metro karratuko azalera du eta 5,5 milioi euroko inbertsioa suposatu du. 

Inaugurazioaren buru izan zen Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia, zeinak konpainiarentzako data historiko hau oroitzeko monolitoa desestali zuen, Leonard P. 'Buck Wessel' Coutheko presidentea eta konpainiako CEO Jose Antonio Erdozia alboan zituela. 

Halaber, ekitaldian izan ziren, Arantxa Tapia, Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua; Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea eta Estibaliz Hernaez, Euskadiko Parte Teknologikoen presidentea. Instalazio berriak ezagutzeko aukera izan zuten, bertaratutako beste gonbidatu batzuekin batera. 

Enpresaren eraikin berriari esker, Couth konpainiak behar duen hornidura teknologikoa izango duela azaldu zuen Erdoziak, besteak beste: «datozen urteetan espero bezala hazi ahal izateko. Enpresa %9,7 hazi zen iaz. Eta Galarreta bezalako ingurune batean kokatutako azpiegitura berri honetan egindako inbertsioak, enpresa proiektu erakargarri batekin batera, lagunduko du gure helburuak lortzeko behar dugun talentua erakartzen».k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!