Gaur gaueko 22:00etan Kerobia taldea Biteriko oholtzan ikusteko aukera izango dute hernaniarrek. Kontzertua zutik izango da, beraz, gorputzak dantzan jartzeko aitzakia ederra dute hernaniarrek.
Gora bizitza aurkeztuko du gaur Kerobia taldeak eta bertan bere kantu enblematikoenak jasotzeaz gain, kantu akustikoek osatutako errepertorioa ere bada. Oholtzan izango dira gaurkoan, Xabi Bandini ahotsa eta gitarra; Lur Larraza gitarra; Eneko Requetibate bateria; Carlos Colina teklatua; eta Alberto Isaba baxua.