Erdi Arora egingo du atzera Hernanik asteburu honetan, urteroko azokarekin

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 18a, 00:00

Ostiraletik igandera bitarte, makina bat postu jarriko dituzte Kaxkoan, eta ekintza ugarirekin girotuko dute: tailerrak, jolasak, ipuin kontaketak, kale ikuskizunak, lanbideen erakustaldia, musika...

Beste urte batez, Erdi Aroko Azoka jarriko dute Kaxkoan, asteburu honetan. Ostiralean hasi eta igandera bitarte, Erdi Aroko herri bilakatuko dute Hernani, dozenaka posturekin: 80 artisautza postu baino gehiago izango dira, aurreratu dutenez.

Bihar arratsaldeko 17:00etan zabalduko dute azoka, eta hortik aurrera, postuak bisitatzeaz gain, Kaxkoa girotuko duten hamaika ekintzarekin gozatuko dute herritarrek: ipuin kontaketa saioak, musika, artisau tailerrak, jolasak, kalejirak, antzerki eta su ikuskizunak...

Artisauen postuetan, besteak beste, honakoak aurkituko dituzte bisitariek: bitxigintza, kosmetika naturala, larrua eta zeramika. Hainbat elikadura postu ere izango dira, hestebeteekin, goxokiekin edota produktu garrapinatuekin; eta gune arabiar bat ere izango da. Postuak zabalik egongo dira bihar 17:00etatik 22:00etara; eta larunbatean eta igandean 11:00etatik 22:00etara. 15:00ak eta 17:00ak bitartean itxi egingo dituzte artisautza postuak, baina taberna zabalik egongo da.

Asteburu osoan zehar, Eulali ipuin kontalariaren saio ugari eta Urna Regnum taldeko borrokalarien erakustaldiak izango dira Plazan. Dozena bat aldiz aterako da kalera El Tinglao taldea, kale antzerkia eta su ikuskizuna eskaintzera. Eta kalez kale ibiliko dira Barzonia eta Al Maram taldeak ere, musikaz eta dantzaz txoko guztiak alaituz.

 

ERDI AROKO AZOKA

 

BIHAR, ostirala

17:00, Merkatuaren inaugurazio ofiziala. Haurrentzako gunea eta artisau tailerrak.

17:00 eta 20:00, Al Maram taldearekin musika eta dantza

17:30 eta 20:00, Eulali ipuin kontalaria, Plazan

18:00 eta 20:00, El Tinglaoren
kale antzerkia

18:30, Ohiko ipuinak, Plazan

20:30, El Tinglaoren ikuskizuna, Plazan

ETZI, larunbata

10:30, Desfile orokorra

11:00, Merkatuaren irekiera. Haurrentzako gunea eta artisau tailerrak.

11:00, 12:30, 14:30, 17:00, 18:30 eta 20:30, Al Maram taldea

11:30, 13:30, 17:30 eta 19:00,
Eulali ipuin kontalaria, Plazan

12:00, 13:30, 17:15, 18:15
eta 20:30,
Barzonia taldea

12:45, 14:15 eta 17:30, Tinglao kale antzerkia

13:30 eta 18:00, Urna Regnum taldeko borrokalariak, Plazan

17:00, Haurrentzako gunea eta artisau tailerrak

18:30, Ohiko ipuinak, Plazan

19:00, El Tinglaoren kale ikuskizuna, Plazan

20:30, El Tinglaoren su ikuskizuna, Plazan

 

APIRILAK 21, igandea

11:00, Merkatuaren irekiera. Haurrentzako gunea eta artisau tailerrak.

11:00, 12:30, 14:30, 17:00, 18:30 eta 20:00, Al Maram taldearekin musika eta dantza

11:30, 13:30, 17:30 eta 19:30,
Eulali ipuin kontalaria, Plazan

12:00, 13:30, 17:15, 18:15
eta 20:00, 
Barzonia taldea

12:45, 14:15 eta 17:30, 
El Tinglaoren kale antzerkia

13:30 eta 18:00, Urna Regnum taldeko borrokalariak, Plazan

17:00, Haurrentzako gunea eta artisau tailerrak

18:30, Ohiko ipuinak

19:00, El Tinglaoren kale ikuskizuna, Plazan

20:30, Merkatuaren bukaera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!