Txapelketara begirako entrenamendu saio irekia, Sandiusterrin

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 18a, 00:00

Adunan izango dira gaur, Tolaretxipi, Pagola eta 'Tturko'.

Bihar arratsaldean izango da bertso saioa, 19:00etan hasita; eta beste bat egingo dute gaur Adunan.

Udazkenean jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, eta horretara sailkatzeko fasea hastear dira Hernaniko Bertso Eskolako hainbat kide. Horri begira, buru-belarri ari dira lanean asteotan, eta entrenamendu saio bereziak prestatu dituzte gaurko eta biharko, Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkargunearekin bat.

Adunan izango da aurrenekoa gaur, 18:30etan Elordiko lokalean. Bertan ariko dira Iker Ormazabal 'Tturko', Eli Pagola eta Ekain Tolaretxipi, beste hiru bertsolarirekin: Iñigo Gorostarzu 'Etxorde' berastegiarra, Jon Mendiluze irurarra, eta Txomin Azpiroz anoetarra.

Biharko saioa, berriz, Hernanin egingo dute, 19:00etan Sandiusterriko areto­an. Andoni Rekondok eta Andoni Mujika 'Anatx'ek hartuko dute parte etxe­ko saioan, beste lau bertsokiderekin: Beñat Iguaran amasarra, Beñat Zeberio asteasuarra, Lierni Rekondo lasartearra, eta Jon Luzuriaga ikaztegietarra.

Doakoak izango dira bi sa­ioak, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!