Ez zuten etxegabetzea gauzatu Andre Kale 2an

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 18a, 00:00

Kaleratzeak Stopeko kide bat, bertaratuei azalpenak ematen.

Ez ziren bertaratu etxegabetzea burutu behar zutenak. 50 lagun baino gehiago bildu ziren atarian, hura gelditzeko.

Atzo goizeko 10:00etarako zegoen aurreikusita etxegabetze bat, Andre Kaleko bigarren atarian, Kaleratzeak Stopek eta Buruntzaldeko Etxebizitza Sindikatuak. Horren berri izan zutenean, herritarrei luzatu zieten bertaratzeko deia, etxegabetzea gelditu nahian; eta hala egin zuten 50 lagunek baino gehiagok, etxegabetzeen kontrako pankartekin, ordubete lehenagotik.

Etxegabetzea burutu behar zutenak, ordea, ez ziren agertu. Zehaztutako ordua igarota, Kaleratzeak Stopeko kide batek hartu zuen hitza. Bertaratuei azaldu zien, behin ordua pasata ezin zutela etxegabetzea gauzatu, eta orain, izatekotan, beste hitzordu bat zehaztu eta jakinarazi beharko ziotela etxebizitza horretako bizilagunari. Zita berria jakin bezain pronto emango dute horren berri, etxegabetzea gelditzeko asmoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!