Hernanin etxegabetze bat gelditzeko deialdia egin dute Etxebizitza Sindikatuak eta Kaleratzeak Stopek, gaurko

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 17a, 08:28

Azaldu dutenez, goizeko 10:00etan etxegabetuko dute familia bat Andre Kaleko bigarrenean, eta hori gelditzeko, ordubete lehenago bertaratzeko deia egin dute.

Buruntzaldeko Etxebizitza Sindikatuak eta Kaleratzeak Stopek aditzera eman dutenez, familia bat etxegabetuko dute Hernanin, gaur goizean. 10:00etan izango da, Andre Kaleko bigarren atarian. Horren aurrean, etxegabetzea gelditu nahian, bertara azaltzeko deia egin dute Etxebizitza Sindikatuak eta Kaleratzeak Stopek, goizeko 09:00etarako. «Antolatu eta borrokatu! Etxegabetze guztien etetea orain!», aldarrikatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!