Tomate landareak osasuntsu edukitzeko tailerra gaur, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 17a, 00:00
Tomateei buruz ariko dira tailerrean.

Furgobaratzak bisita egingo du Hernaniko Baratze Parkera, gaur 18:00etatik 19:30etara, doako tailerra emateko.

Gaur arratsaldean egingo du bisita Furgobaratzak, beste behin, Hernaniko Baratze Parkera. Arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara egongo da bertan, eta oraingoan ere, doako tailer bat eskainiko du, interesa duten guztientzat.

Tomate landareak izango dira protagonista tailerrean, azalduko baitute zer hartu behar den kontuan landare horiek osasuntsu edukitzeko: landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak... Gainera, tomate landareak ere opa­rituko dituzte, gerturatzen di­­­renen artean. Eta ohi be­za­la, aholkularitza zerbitzua es­­kai­ni­ko du Furgobaratzak, bara­tzeko bestelako gaiei buruz ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!