Izenemate epea ostegunera arte,  Xalapartako Mus Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 16a, 00:00

Beste urte batez, Xalaparta Elkarteko Mus Txapelketa jokatuko dute, hilabete honetatik aurrera. 41garren edizioa izango du txapelketak, eta parte hartu nahi dutenek, elkartearen tabloian daukate izena emateko zerrenda: 20 euro dira bikoteko. Ostegun honetan bukatuko da apuntatzeko epea. Partidak, berriz, astebete beranduago hasiko dira, apirilaren 25ean; eta ostegunero jokatuko dituzte. Izena eman eta txapelketan parte hartzeko gonbitea luzatu diete denei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!