Iker Salaberriak 22-21 galdu du Buruz Buruko lehenengo partidua

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 16a, 00:00
Iker Salaberriak galdu egin zuen lehenengo partidua.

Labriten partidu oso berdindua jokatu zuen Serie B mailan Zubizarreta III.aren aurka.

Iker Salaberriak Buruz Buruko Serie B mailako lehenengo partidua galdu zuen, larunbatean Labriten, 22-21 Iraitz Zubizarretaren aurka. Partidua oso parekatua izan zen, final-laurdenetako ligaxkako estreineko, eta garaileak partidua ixten jakin zuen. Salaberriak bere aukerak izan zituen eta aurretik joan zen amaierara arte, baina ez zuen asmatu partidua amaitzen.

Bestetik, Mendialdeko txapelketan, Beñat Apezetxeak eta Antton Apezetxeak 22-10 garaitu zituzten, Goizuetan, Eñaut Lizeaga eta Iñigo Gurrea. 

Grabni txapelketan, Xabier Barandiaranek bakarrik jokatu zuen eta 40-14 lortuz zuen garaipena Errioxako ordezkariaren aurka. Bailarako beste pelotariek atsedena izan zuten jardunaldi honetan.

 

Porrot gehiago, garaipenak baino

C.D. Hernaniko eta Mundarroko pelotariek asteburu honetan porrot geihago izan dituzte garaipenak baino, momentu onetan jokatzen ari diren txapelketa ofizial eta pribatuetan. 11 garaipen eta 16 porrot izan da jardunaldiko azken balantzea Hernaniko pelotarientzat. Mundarrokoek lau garaipen eta sei porrot izan dituzte.

Emaitzarik onena Aratz Labakak eta Oier Arsuagak infantilak lortu dute Gorostidi eta Garaikoetxeari (Intxurre) 18-10 irabazita, Baztango bailaran jokatzen ari den Udaberri Txapelketako finalerdian.

Paul Ojuel, Xabier Apaolaza, Josu Altuna, Unai Etxarri, Julen Deskarga nagusiek, Martin Alberdi, Zabala jubenilek, eta Manex Alberdi, Galarraga kadeteek, Gipuzkoako 4,5ko Txapelketan, hasiera ona izan dute. Bederatzi pelotariek lehen garaipena lortu dute txapelketa ofizial honetan.

Emaitzarik txarrenak Imanol Ormazabal eta Lier Zugasti bikote infantilak eta Ekhi Oses kadeteak izan zituzten.

Infantilek 18-16 galdu zuten Ansola eta Urrestillaren (Ilunpe) aurka, Baztango Udaberri Torneoko finalerdian. Kadeteak, Etxeberria (Oiarpe) lagun zuela, 18-10 galdu zuten Olza eta Artetxeren (Oberena-Ilunpe) aurka txapelketa bereko finalerdian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!