3-0 irabazi zuten neska seniorrek

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 16a, 00:00
Kontrolpean eduki zuten norgehiagoka, hasieratik amaierara.

Nagusitasunez gailendu ziren Hernaniarrak (25-14, 25-19, 25-21), Donostiako Vendetta taldearen aurka. 

Nagusitasunez irabaztea lortu zuen Hernaniko neska seniorren taldeak, etxean, Donostiako Vendetta taldearen aurka. Hernaniarrek ez zuten zalantzarako tarterik utzi, eta 3-0 irabaztea lortu zuten: 25-14, 25-19 eta 25-21.

 

Euskaldiko Txapelketan ezin, Hernaniko taldeek

Euskadiko Txapelketak jokatu dituzte asteburuan Hernaniko taldeek. Jubenil mailako neskek Faduran jokatu zuten, eta lehenengo partiduan geratu ziren kanpoan, Galdakaoren aurka 2-0 galduta. Mutilek, berriz, Gallartan lehenengo partidua irabaztea lortu zuten arren, finalaurrekoan Udapa Jatorkideren aurka 2-0 galdu eta kanpoan geratu ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!