Jende ugari elkartu zuen EH Bilduk, Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 16a, 00:00
EH Bilduko ordezkariak, igandeko ekitaldian.

Arkaitz Rodriguez eta Nerea Kortajarena izan ziren bertan, Hernaniko eta Buruntzaldeko ordezkariekin batera.

Apirilaren 21eko hauteskundeen atarian, ekitaldi politikoa egin zuen igandean EH Bilduk, Tilosetan. Herritar ugari elkartu ziren bertan, Arkaitz Rodriguez legebiltzarkide eta Sortuko idazkari nagusiaren eta Nerea Kortajarena EH Bilduko Gipuzkoako zerrendaburuaren hitzartzeak entzuteko. 

Aitor Huizi Hernaniko kultura zinegotziak hasi zuen ekitaldia, biolinarekin jotako pare bat abestirekin. Ondoren, Xabier Lertxundik, Rodriguezek eta Kortajarenak hartu zuten hitza, eta nabarmendu zuten «EH Bildu gobernatzeko prest» dagoela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!