Errepublikaren Eguna ospatu zuten larunbatean, 'Argi Horma'ren aurrean

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 16a, 00:00
Elkarrekin Podemoseko kideak eta hainbat herritar, 'Argi-Horma' eskulturaren aurrean, Errepublikaren banderarekin.

Elkarrekin Podemosek deituta, hainbat herritar bildu ziren Hernaniko hilerrian, lore eskaintza egin eta Errepublikaren bandera jartzeko.

Hernaniko Elkarrekin Podemos alderdiak deituta, hilerriko atarian elkartu ziren hainbat herritar larunbatean, Errepublikaren Egunaren bezperan, egun seinalatua ospatzeko. 'Argi-Horma'ra hurbildu ziren, Gerra Zibilean Hernanin fusilatu zituztenen oroimenez Carlos López de Ceballosek egindako eskulturara; eta lore-eskaintza egin eta Errepublikaren bandera jarri zituzten bertan. Gosari txiki bat ere egin zuten elkarrekin. «Bigarren Errepublikaren 93garren urteurrenean, ez ditugu ahaztu nahi askatasunaren alde borrokatu eta euren bizia eman zutenak. Monarkia ustelaren tokian, Hirugarren Errepublika behar dugu», aldarrikatu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!