Txe Zuza omenduko du Mendiriz Mendik, 28an

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 15a, 00:00
Txe Zuza omenduko dute 28an.

Bazkaria ere egingo dute eta izena eman behar da elkarteko bulegotik pasata. Apuntatzeko azken eguna hilaren 22a izango da.

Hilaren 28an, Adarra igoko dute Mendiriz Mendiko kideek, Euskal Herriko Mendizale Federazioaren mendeurrena ospatzeko aitzakia hartuta, eta horrez gain, egun berean, beste ekitaldi bat ere prestatu dute: 26 urtez elkarteko presidente izan den Txe Zuzari omenaldia egingo diote «urte guzti hauetako lana eskertu eta merezimenduko omenaldia eskaintzeko», azaldu du Mendiriz Mendik. Horretarako bazkaria antolatu dute, Akarregin. Apirilaren 28an izango da, eguerdiko 14:00etan. Beraz, «egun berezi horretan Txerekin egon nahi duzuen guztiok elkartetik pasa zaitezkete izena emateko, eta bazkariko tiketa jasotzeko». Tiketaren prezioa 35 eurokoa da, eta izena emateko azken eguna apirilaren 22a izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!