Annie Ernauxen 'Emakume izoztua' liburuari buruzko literatura mintegia antolatu dute biharko. Alaine Agirre izango da gidaria eta arratsaldeko 18:30etan jarri dute mintegirako hitzordua, Biteriko liburutegian. Liburu honetan narratzaileak protagonistaren bizitzaren azterketa bat egiten du: «Ume koxkorra zenetik hasi eta haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroan barrena».