Glizerina xaboi tailerra eskainiko du Itziar Etxeberriak apirilaren 27an, Portu auzoan

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 15a, 00:00
Itziar Etxeberriak eskainiko du tailerra.

Plaza mugatuak direla azaldu dute antolatzaileek eta izena emateko azken eguna, etzi izango da, 676 921 830 telefonora deituta.

Apirilaren 27rako, Glizerina xaboi tailerra antolatu du Portuko auzo elkarteak. Tailerra larunbatean izango da goizez, 10:00etan hasita Ibarrolaburu lorenza plazako auzo elkartean, eta plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman behar da bertaratzeko, 676 921 830 telefonora deituta. Izena emateko aukera etzira arte izango da.

Glizerina xaboi tailerra Itziar Etxeberriak (@Biotxik) eskainiko du, eta azaldu du glizerina erabiliko dutela xaboiak sortzeko oinarri gisa. Eta parte hartzeko gonbitea ere luzatu du: «aldez aurreko ezagutzarik ez da behar, eta eskuz egindako xaboiak etxera eraman ahal izango dituzu! Animatu eta etorri!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!