Mendekoste jaietako danborradan parte hartzeko aukera izango dute auzotarrek, etzitik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 15a, 00:00
Haurrak gustura hartzen dute parte auzoko jaietako danborradan.

Asteazkenean hasiko dira ensaioak, Etxeberriko elkartean. Mendekoste jaietako eta San Joanetako danborradetan arituko dira haurrak. Helduak, berriz, auzoko jaietan.

Aurten ere, bi danborrada talde ari da prestatzen Etxeberriko lagun elkartea; bat haurrena, eta bestea, helduena. Haurren kasuan, aukera izango dute Mendekoste jaietan parte hartzeko aurrena, maiatzaren 17an, eta bigarren aldiz San Joan jaietan. Beraz, bi hitzordu horiei begira, etzi hasiko dira ensaioekin, eta astelehenik ostegunera bitartean izango dira, 18:30etatik aurrera, Etxeberriko elkartean. Elkarteko kideek azaldu dute parte hartuko duen haurren batek danborradako arroparik ez balu, elkarteak berak utziko diola jantzia.

Helduen danborrada, berriz, Mendekoste jaietan aterako da, maiatzaren 18an, gaueko 23:00etan. Parte hartzeko gogoa eta interesa duenak, etzi izango du horretarako aukera aukera, ensaioekin hasteko: astelehenetik ostegunera, 19:30etatik 20:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!