Tomateari buruzko tailerra eskainiko du furgobaratzak, hilaren 17an

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 14a, 00:00
Hernaniko baratze parkean izango da tailerra.

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da tailerra, Hernaniko Baratze Parkean. Besteak beste, azalduko dute landaketa distantzia eta zaintza.

Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontutan eduki beharrekoak azalduko dituzte datorren asteazkenean furgobaratzako kideek. Arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara izango da saioa, Hernaniko Baratze Parkean eta herritarrei bertaratzeko deia egin die furgobaratzak, Landuko ditugu, besteak beste, landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!