Lazkaomendira irteera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 14a, 00:00

Gaztetxoentzako irteera antolatu du gaurko, Mendiriz Mendi elkarteak. Lazkaomendi inguruak ezagutzeko parada izango dute, eta hitzordua jarri dute gaur goizeko 08:30etan, Atsegindegin, bertatik abiatzeko. Arkakako urtegia ere bisitatuko dute eta Zaldibiara gerturatuko dira, udal parkea ezagutzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!