Nerabeen osasun mentalaren egoerari buruz jardungo du asteazkenean, Estibaliz Ansotegik

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 14a, 00:00
Estibaliz Ansotegi psikologoak ekainiko du hitzaldia.

Hitzaldia Biterin izango da, datorren asteazkenean arratsaldeko 17:30etan. Doakoa da eta aurrez izena ematea gomendatu dute antolatzaileek, ondorengo estekan sartuta: 'https:/labur.eus/trebagurasoak23'.

Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren arteko lankidetzatik sortutako Treba Gurasoak programako azken hitzaldia eskainiko dute, Hernanin. Hitzaldi hauen helburua da  amatasun eta aitatasun positiboa sustatzea, eta orain arte,  Hernanin, 125 herritarrek hartu omen dute parte hitzaldietan. 

Asteazkeneko hitzaldian, nerabeen osasun mentalaz jardungo du Estibaliz Ansotegi psikologoak. Bera osasunaren prebentzio eta sustapenerako proiektuetan hezitzailea eta koordinatzailea da Ortzadar SL enpresan, eta horrez gain, DBHko ikasleei adikzioen arloko tailerrak ematen dizkie.

Ansotegik hitzaldian landuko ditu nerabeen babeserako gakoak zeintzuk diren eta ingurune seguruak sortzeko aholkuak ere emango ditu, besteak beste: «ingurune horiek ahalbidetzen baitute pertsonaren garapena, bere eskubideak errespetatuz eta edozein indarkeria-motatik libre egonez, haren ongizate fisiko eta mentala bermatuz».

Era berean, seme-alaben hazkuntzan familiak duen babesteko zeregina azpimarratuko da; «deserosotasuna, antsietatea eta jazarpen-egoerak detektatzeko eta identifikatzeko ezagutzak eta oinarrizko informazioa emango da eta balizko jazarpen-egoeren aurrean egoki eta indarkeriarik gabe erantzuten lagunduko dieten trebetasunak eta estrategiak aurkeztuko ditugu», azaldu du psikologoak.


Doako hitzaldia, hilaren 17koa

Hitzaldia datorren asteazkenean izango da, Biterin. Arratsaldeko 17:30etan emango zaio hasiera, eta doakoa izango da. Hala ere, aldez aurretik izena eman behar da ondorengo estekan sartuta: https:/labur.eus/trebagurasoak23.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!