Gipuzkoako Batel txapelketa izango da gaur eta bihar Pasai San Pedron

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 13a, 00:00

Gaur Ligako azken jardunaldia jokatuko da eta sailkatze estropada izango da. Bihar finalak izango dira eta 10:00etan hasiko dira.

Gipuzkoako Batel Txapelketak jokatuko dira gaur eta bihar Pasai San Pedron. Goizeko 10:00etan hasiko dira estropadak asteburuan zehar. Gainera, gaurkoak txapelketarako sailkatze probak izango dira, eta Gipuzkoako Batel Ligarako puntuagarria izango da, amaiera emanez.

Gaur binaka, erlojuz kontrako estropada izango da, eta bihar finalak lau kaleko txandetan jokatuko dira. Sailkatze estropadan lehenengo lau postutan sailkatzen direnek finalak jokatuko dituzte eta hurrengo lauak Federazio Saria izango dute jokoan. 

Lau maila daude nesketan eta mutiletan (infantilak, promesak, jubenilak eta seniorrak), eta Hernanik partaidetza izango du nesken maila guztietan eta mutilen promesa mailan. Helburua finaletara iritsi eta dominaren bat lortzea izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!