Espainiako Errepublika eguna ospatzeko ekitaldi txiki bat antolatu du Hernaniko Elkarrekin Podemosek. Errepublikar sentitzen diren herritarrei mezu bat helarazi nahi izan diete koalizioko kideek: «Elkarrekin Podemos-Orain Hernanitik errepublikar sentitzen diren Hernaniko herritarrak gonbidatu nahi ditugu hilerrian bandera errepublikarra jartzera, lore eskaintzarekin. Ondoren, bertako atarian gosari txiki bat egingo dugu». Ekitaldia bihar izango da, Hernaniko hilerrian, goizeko 09:00etan.