Pasa den astean, Andorra Saxfest ospatu zen, eta mundu osoko saxofoilariak bildu ziren, tartean zeuden hiru hernaniar. 10 eguneko ospakizuna izan zen eta, saxofoiaren inguruan ekintza ugari burutu zituzten Piriniotan; hala nola, kontzertuak, hitzaldiak, klase magistralak eta lehiaketa bat. Hernaniko saxofoi-joleek mundu mailako irakasleekin klaseak jasotzeko aukera ezin hobea izan zuten, eta horrez gain, parte hartutako lehiaketan emaitza bikainak lortu zituzten.
A mailan Ander Pacheco Montero hernaniarra zen garaile, Aloi Asber Amador eta Marcus Ian Wongen aurretik. B mailan hirugarren gelditu zen Xabier Abril Rama hernaniarra. Lehenengo postua lortu zuen Alejandro Guijarro Hernandezek eta bigarrena, berriz, Cristel Villarók. C mailan, ez zen hernaniarrik sailkatu. Iaz, Malen Pacheco Montero izan zen irabazlea, baina aurten saririk gabe gelditu da, maila paregabea eman ostean. Amaitzeko, maila nagusian irabazlea Dmitry PInchuck errusiarra izan zen, bere herrikidea den Vladimir Petskusen aurretik.