Arreta berezia eskainiko zaie liburuei, etziko bigarren eskuko azokan

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 11a, 00:00

Urbietan izango da azoka, 10:00etatik aurrera.

Azokan, Haizea Loira ipuin kontalariak 'Letrekin dantzan' ikuskizuna eskainiko du, 12:00etan.

Hilabeteroko zitari eutsiz,  bigarren eskuko azoka antolatu dute larunbaterako. Goizeko 10:00etan irekiko dira azokako ateak, eta 13:30ak arte postuz postu erosketak egiteko aukera izango dute herritarrek. Berezia izango da etziko azoka; izan ere, hilabete honetan Liburuaren Eguna ospatzen da, eta horrenbestez, arreta berezia eskainiko zaio liburuari. Modu honetara, azokako postu guztiak liburuz josita egongo dira.


Azokaz gain, ipuin kontaketa

Liburuari arreta berezia jarriko zaionez, Haizea Loira Mitxañena ipuin kontalariak, 'Letrekin dantzan' ikuskizuna eskainiko du, 3 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Urbietan bertan izango da ikuskizuna, eguerdiko 12:00etan eta ordubeteko iraupena izango du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!