Etxebizitzaren aldeko Ekintza Egunari babesa, igandean

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 10a, 00:00

Plazan elkartu ziren aldarriak helarazteko.

Pasa den igandean, Kaleratzeak Stop Hernanik babesa eta elkartasuna adierazi zien, Etxebizitzaren aldeko Ekintza Eguna 2024 kanpainan parte hartzen duten Europako gainerako hiriei. Eta honakoa adierazi zuten, besteak beste: «PAH guztiekin bat egiten dugu gure herrian, hirian, probintzian, autonomia-erkidegoan, estatuan eta Europako edozein esparrutan etxebizitza eta hiri eskubideen aldeko Europako ekintza koalizioa osatzen dugun gainerako kolektiboekin dugun konpromiso irmoa adierazteko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!