Kalez kalez kantari eta erromeria, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 10a, 00:00

Eguerdiko 12:00etan hasiko dira kantuan Plaza Berritik, eta erromeria 18:00etan hasiko da, Tilosetan.

Hitzordu bikoitza dute larunbatean zenbait hernaniarrek. Aurrenekoa Kalez Kale Kantariko lagunekin izango da, eguerdiko 12:00etan abiatuko dira Plaza Berritik. Kaxkoan barrena ibiliko dira kantuan. Oraingo honetan bisita berezi bat izango dute, Kadreitako abesbatzarekin batera ariko dira jota alaiak abesten. Kantatzeaz gain, dantzatzeko parada ere izango dute larunbatean, izan ere, erromeria antolatu dute, arratsaldeko 18:00etarako. Oinkada muxiko taldearen laguntzarekin herritarrek mugimenduan jarriko dute gorputza. Eguzkia eginez gero Tilosetan izango da erromeria, eta euria egiteko probabilitatea badago, aldiz, Atsegindegin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!