Errenta aitorpena euskeraz egitera animatu ditu herritarrak, Udalak

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 9a, 00:00

Iaz hernaniarren %18a izan zen errenta aitorpena euskeraz egin zuena.

Errenta aitorpena euskeraz egitea «erraza» dela dio Udalak: «modalitate guztietan aukera daiteke euskeraz egitea».

Errenta aitorpena egiteko kanpaina dagoeneko hasita dago, eta aurten ere, Hernaniko Udalak eta UEMAk herritarrak animatu nahi dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasunarekiko betebeharrak euskeraz egitera. 

Udalak jakinarazi du «errenta aitorpena euskeraz egitea oso erraza» dela eta modalitate guztietan aukeratu daitekeela euskaraz egitea: «Internet bidez, telefonoz, banketxean edo aholkularitzan. Maiz, ekonomia arloa euskaraz zailagoa denaren ustea gailentzen da eta aurreiritziak alde batera utzi eta arlo horretan ere normaltasunez euskaraz aritzeko deia luzatu nahi dugu».

Iazko datuak ere elkarbanatu ditu Hernaniko Udalak, eta jakinarazi du, iaz, hernaniarren %18a izan zela errenta aitorpena euskera egin zuena.

Eta horiei guztiei egindako hautua eskertu eta oraindik animatu ez direnei, «urratsa ematera animatzeko dei egiten diegu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!