Odola emateko hitzordua dute gaur Hernaniko odol emaileek

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 9a, 00:00

Martxoan, guztira 40 estrakzio izan ziren.

Arratsaldeko 17:00etatik 20:40etara bitartean egongo da odola emateko aukera, Hernaniko anbulategian.

Gaur arratsaldean, odola emateko aukera izango dute hernaniarrek Hernaniko anbulatorioan. Horretarako goizean zehar 943 00 78 85 telefono zenbakira deitu beharko da, arratsalderako zita eskatzeko.

Odola emateko ordutegia arratsaldeko 17:00etatik 20:40etara izango da. Hernaniko Odol Emaileek adierazi dute, 2024ko erronka 78 odol emaile berri lortzea izango dela, «ea jendea indarrez itzultzen den oporretatik. Odol emaileak behar ditugu, beraz, animatu!».

2024ko odol estrakzioen errepasoa

Urteko laugarren estrakzioa izango da gaurkoa. Urteko lehenengo estrakzioan, urtarrileko lehenengo asteartean, 30 pertsona hurbildu ziren odol ematera. Otsaileko lehenengo astean, hau da, urteko bigarren estrakzio egunean 50 pertsonek eman zuten odola. Martxoan, berriz, 40 izan ziren odola ematera animatu zirenak. Beraz, apirilean odola ematera gonbidatu dituzte herritarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!