Asteburu makala, bailarako palistek

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 9a, 00:00

Grabni txapelketan emaitzak ez dira onak izan.

Galdu egin dituzte hiru partiduak, Grabnian eta Gipuzkoako Banakako Txapelketan.

Ez da asteburu onena izan bailarako palistentzat. Hiru partidu jokatu dituzte, eta hirurak galdu. Grabni txapelketan, ezker horman paleta gomaz, Amaia Irazustabarrenak eta Garazi Eizmendik 30-18 galdu zuten, Gasteizen, Ruiz de Azuaren eta Salanuevaren aurka. Garaipena, beraz, Araban geratu zen. Trinketean ere, Araba nagusi izan zen. Gipuzkoa ordezkatu zuten, paleta argentinarreko modalitatean, Miren Goikoetxeak eta Leire Galdosek; baina galdu egin zuten (30-13), Saezen eta Saezen aurka.

 

Gipuzkoako Banakako Txapelketan, ordezkaririk gabe

Gipuzkoako Banakako Txapelketan, bestalde, Urumea bailara ordezkaririk gabe geratu da. Mikel Manterolak 25-12 galdu zuen Conderen aurka, Elgoibarren, bigarren mailako final laurdenetan, eta ezin izan du finalerdietara sailkatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!