'Bazen behin' ipuin irakurle klubaren lehenengo saioa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 8a, 00:00

Bihar goizeko 09:30etan egingo dute Hernaniko AEKren egoitzan 'Bazen behin' ipuin irakurle klubaren lehenengo saioa. Zilegi Eskolaren egutegiaren barruan antolatutako jarduera da, eta Uxue Apaolaza izango da gai emailea. Bigarren saioa etzi izango da, arratsaldeko 18:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!